Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/09/19

47. Jaizkibel Igoerak Donibaneko trafikoan eragina izango du

Irailaren 20 eta 21ean

     
Irailaren 20an eta 21ean Jaizkibel Igoeraren 47. edizioa izango da. Urtero bezala, Pasaiatik igaroko da lasterketa eta trafikoan eragina izango du Donibanen.

Alde batetik, Jaizkibelera doan errepidea itxita egongo da irailaren 20ko 17:00etatik 21eko 17:00etara (gutxi gorabehera).

Gainera, larunbatean, irailaren 20an, ezingo da Nabalaldean aparkatu eta igandean (irailaren 21ean) aparkatuta dauden ibilgailu guztiak bertatik kendu beharko dira 00:00ak baino lehen.

Autobusari dagokionez, Ekialdebus konpainiarekin adostu da irailaren 21ean, goizeko 07:00etatik kirol proba bukatu arte (arratsaldeko 17:00ak inguru) autobus geltokia Meipiko biribilgunean ezartzea.

Informazio osagarria, ibilbidea eta ordutegiak ondorengo webgunean kontsulta daitezke: https://subidajaizkibel.eus/