Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/06/22
Jaien hasiera ekitaldian, dantza, musika, danborrada eta kolorea, protagonistak
Eguraldia lagun, dozenaka pertsona elkartu ziren Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan

Pasaiako Udalak, herriko eragileen laguntzarekin, herriko jaiei ongietorria eman zien ekainaren 20an.
Dantzaz, musikaz eta kolorez beteriko herri ekitaldian lau barrutietako kultur munduko hainbat eragilek parte hartu zuten:
- Batelerak
- Illumbe banda
- Illumbeko txistulariak
- San Pedroko txistulariak
- Konstantzia banda
- Pasaiako erraldoiak
- Lamiak dantza taldea
- Illumbeko dantzariak
Horrez gain, Pasaiako danborraden ordezkaritza batek ere parte arte zuen: Antxoko danborrada, Basari danborrada, Antxoko haur danborrada, Donibaneko itsas danborrada, Itsas Mendiko danborrada, Donibaneko haur danborrada, San Pedroko danborrada, San Pedroko haur danborrada, Azkueneko danborrada, familia danborrada, marinelen danborrada, Trintxerpeko haur danborrada, emakumeen danborrada, gizonen danborrada eta Meipiko danborrada.
Ekitaldia Serafin Esnaolan izan bazen ere, bi kalejira antolatuko ziren herritarrak musikariekin batera plazara joateko:
San Pedroko frontoitik atera ziren batzuk eta Gernika plazatik besteak. Kalejiraren erritmoan iritsi ziren 12:00ak aldera parte-hartzaileak.
Erraldoien balsarekin hasi zen aurkezpena, eta ondoren, Lamiak eta Illunbeko dantzariek agurra eta Banangoa dantzatu zuten. Batelerek ere beraien zortzikoa eskaini zuten.
Ekitaldia Trintxerpen ospatu zenez, danborradek ere beraien protagonismoa izan zuten eta zenbait pieza jo zituzten: Caballeria de gallos, Polka eta Trintxerpeko ereserkia, hain zuzen ere.
“Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuet gure herriko eragile guztiei, ez gaurkoan parte hartzeagatik bakarrik, urtean zehar ekitaldiak eta jaiak antolatzeko egiten duzuen lan guztiagatik. Ekitaldi honekin gure herriko jaiei ongi etorria ematen diegu, baina jaiak ez lirateke posible zuek gabe. Beraz, biba zuek! Eta goza ditzagun festak errespetuz”, adierazi zuen Teo Alberro alkateak.
Urtero bezala, ekitaldiko unerik berezienetakoa bizi zen erraldoiei lau barrutietako zapiak jarri zizkietenean. Zapiak janzten lau barrutietako alkateordeak eta alkate txikiak izan ziren (Antxoko Erik Esteves, Trintxerpeko Lucia Rodriguez, San Pedroko Udane Iraola eta Donibaneko Bilal Fritah Chahbar).
Ekitaldiari amaiera emateko Pasaiako herritik abestia kantatu zuten, elkarte guztiek familia-argazkia egin zuten eta haurrentzako Holy festa koloretsua egin zen.
Pasaiako jaiak ate joka ditugu, hain zuzen ere, jaiak data hauetan izango dira:
- San Juan: ekainak 23-24
- San Pedro: ekainak 26-30
- San Fermin (Antxo): uztailak 3-8
- Karmenak (Trintxerpe): uztailak 15-19
- Santioak (Donibane): uztailak 24-31







