Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2018/06/23
Sentsibilizazio-kanpaina jai parekideen alde eta eraso sexisten, homofoboen, xenofoboen eta transbofoboen aurka jarduteko
Jai parekideak!
Nola jardun eraso sexista bat gertatzen bada?
- 1.- Erasoa jasan duen emakumearengana edo emakumeengana gerturatu, laguntza behar duen galdetu eta bere erabakia errespetatuko dugu.
- 2.- Jarrera matxistarik edo gogaikarririk gertatzen ari bada, jarrera hori eragiten ari den pertsonari gelditzeko eskatuko diogu, eta gelditzen ez bada, espazio horretatik bota egingo dugu.
- 3.- Emakumearekin batera, lasai egoteko moduko leku batera joango gara, eta laguntza eska dezakeela azalduko diogu.
- 4.- Emakumeak egoki baderitzo, Udaltzaingora deituko (943 00 43 00) dugu.
- 5.- Gerta daiteke erasoa jasan duen emakumeak berehala ez erabakitzea zer pauso eman nahi duen. Edonola ere, honako telefono-zenbaki hauek eman eta ondoko orriko jarraibideak azalduko dizkiogu.
- 6.- Azkenik, Udaltzaingoaren parte hartzerik ez bada izan, hurrengo egunean edo ahalik eta lasterren, gertatutako guztiaren berri eman Udaltzaingoan.
Informazioa, aholkua edo laguntza:
- Foru Aldundiaren larrialdietako gizarte-zerbitzuak: 112
- Udaltzaingoa: 943 00 43 00
Laguntza medikua:
- Gertuen dagoen anbulategira joan edo 112 telefonora deitu.
- Erasoa jasan duenak jakin behar du osasun-zentro batera joaten bada, arreta ematen diotenek salaketa izapidetzeko betebeharra dutela; horregatik, aztertu behar du gertatutakoari buruzko zer informazio eman nahi duen.
- Emakumeari galdetu bere konfiantzako nork lagun diezaiokeen izapideak egiten. Ez badu inor, ERABAKI nork lagunduko dion, baina ez utzi bakarrik!
- Bortxaketa izan bada, azaldu behar zaio ez duela arropa aldatu behar edo bere burua garbitu behar, frogarik ez ezabatzeko.
- Komeni da osasun-zentroan lesio-agiria eskatzea.
Salaketa:
- Ertzaintza: 112
- Salaketa jartzeak prozedura judiziala abiatzea dakar. Emakumeak aholkularitza juridikoa eska dezake salaketa jarri aurretik.
OHARRA: Erasoa jasan duen emakumea atzerritarra bada, prozedura bera bete behar da, nahiz eta egoera erregularrean ez egon; izan ere laguntza eta larrialdiko zerbitzuak jasotzeko eskubide bera du.