Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/06/14

Udal Artxiboko funtsen digitalizazioa

1953-1989 urteetako jaietako egitarauak

2022an udal artxiboko funtsak digitalizatzeko proiektuaren ardatza izan da 1953. eta 1989. urteen arteko herriko jaietako egitarauen bilduma osatzea. 

2023an gainerako egitarauak digitalizatzen jarraitzea aurreikusi da. 

Tamalez, bilduma ez dago guztiz osatuta.Horregatik, 1953. urtetik 1989. urtera bitarteko jai-programaren bat gordeta badaukazu, udal-webgunean argitaratu ez dena, eskertuko genizuke Udal Artxiboarekin harremanetan jartzea, digitalizatu eta herritar guztien eskura jartzeko:

  • Telefonoa: 943344034 
  • Posta elektronikoa: artxiboa@pasaia.net

Digitalizazio-prozesua amaitutakoan, agiria jabeari itzuliko zaio.

UDAL ARTXIBOA

JAI-EGITARAUEN BILDUMA
1953 - 1989