Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/04/30

Trintxerpeko Jai Batzordearen bilera maiatzaren 6an, Karmengo Jaiak prestatzeko

Trintxerpeko jaiak uztailaren 15etik 19ra bitartean ospatuko dira

Maiatzaren 6an Trintxerpeko Jai Batzordeak 2026ko Karmengo Jaiak antolatzeko lehen bilera egingo du 19:30ean Trintxerpeko Alkateordetzan.
Aurtengo jaiak uztailaren 15 eta 19a bitarte izango dira, asteazkenetik igandera.

Deialdi hau Trintxerpeko bizilagun eta elkarteei zuzenduta dago, jaietarako zerbait proposatu edo zerbait antolatu nahi dutenentzat.

Beraz, ekintzaren bat antolatu nahi baduzu, gerturatu zaitez bilerara.

Herritik eta herriarentzat dira Trintxerpeko jaiak. Animatu eta etorri!