Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/01/10

Pasaiako Jabetze Eskolaren neguko eta udaberriko programa

Izena emateko epea urtarrilaren 15etik 30era arte (biak barne)

Irailean zabaldu zen Pasaiako Jabetze Eskolaren udazkeneko matrikula. Eta, orain, urtarrilean, ohi bezala Jabetze Eskolaren neguko-udaberriko programa jarriko da martxan eta izena emateko epea berriro zabalduko da.
 
Jarduera berriak hauexek izango dira:

OSASUNTSU JAN ETA POZIK BIZI

Tatiana Arzelus Makazagarekin (ele bitan).

Gure gorputza zaintzeko eta sistema immunea osasuntsu mantentzeko elikadura praktika osasungarriak partekatuko dira.

  • Antxon, Kultur Etxean eta Basari Elkartean. Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. 
  • Otsailak 5, 12, 19, 26; martxoak 5, 12, 19, 26 eta apirilak 2.

COACHING FEMINISTA: EZAGUTZA, ONARPENA ETA ZAINTZA

Nerea Redondo Otamendirekin (ele bitan).

Emakumeen funtzionatzeko eraren inguruan hausnartuko dugu, gure indarguneak eta ahulguneak identifikatuko ditugu, eta lanketa bat egingo dugu, horiekin batera indartu gaitezen.

  • San Pedron, Palazio Txikin (Jubilatuen egoitza). Astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara.
  • Otsailak 10, 17, 24 eta Martxoak 10, 17, 24

EMAKUME FILOSOFOAK

Marisa Hurtado Caballerorekin (gazteleraz).

Emakume filosofoen ekarpenak aztertuko ditugu; bereziki, garai atzerakoiei aurre egin dieten zieten pentsalarienak. 

  • Trintxerpen, Ulia Kultura aretoan. Ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Otsailak 13, 27; martxoak 13, 27 ; apirilak 4 eta 18 eta maiatzak 8.

...BESTE GARAI, BIZITZAREN ALDI BAT KLIMATERIOTIK HARAGO

Elene Jimenez eta Maria Lopez Altuna

Menopausiak dakarren aldaketa kudeatzeko eta zailtasunetan hobeto bizitzeko unea da. 

  • Trintxerpeko Ulia kulturgunean (ele bitan). Ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara
  • Martxoak 20; apirilak 3 eta maiatza 15, 22, 29

Jarraipena duten jarduerak

Bestalde, urte osoko talde eta guneetan parte hartzeko izen-ematea berriro zabalduko da:

  • Jatorri askotariko emakumeen taldea: kulturarteko gunea
  • Indarkeriarik gabeko espazioa: autolaguntza taldea.
  • Ongi zaintzen eta maitatzen ikasteko taldea.
  • Emakumeak korrikalari eta emakume palistak.
  • Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunea.

Izen-ematea

Izen-ematea doakoa eta nahitaezkoa da, eta haurtzaindegi-zerbitzua eskaintzen da, aldez aurretik eskatuta. Izena emateko epea urtarrilaren 15etik 30era arte egongo da zabalik (biak barne), eta bi modu daude izena emateko inprimakia aurkezteko: