Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/01/04

Ikastaro berriak Jabetze Eskolan negu eta udaberrirako

Izen-ematea urtarrilaren 26a arte

Urtarrilaren 10etik 26ra bitarte zabalduko da Jabetze Eskolan ikastaro berrietan izena emateko epea, eta ohiko bideetatik egin ahal izango da.

Aurten ere, Pasaiako Udalak apustu irmoa egiten jarraitzen du Jabetze Eskolaren bitartez, Pasaiako emakumeen ahalduntzearen, autonomia garatzearen eta osasunaren alde. Gero eta emakume gehiagok hartzen dute parte, azken lauhilekoan 160 emakume inguruk. Hori horrela, irailean hasitako bideari hiru ikastaro berri gehituko zaizkio urtarriletik apirilera bitarte: Jan sano eta pozik bizi; lodifobia gorpuzten; Sororitatea eta ahalduntzea: indarguneak eta aliantzak eraikitzen. 

Tailer horiez gain, emakume korrikalarien taldean izena emateko aukera ere zabalduko da. 

Bestalde, urte osoko taldeak ere irekita daude: Jatorri askotariko emakumeen taldea, Indarkeriarik gabeko espazioa: autolaguntza taldea, eta Ongi zaintzen eta maitatzen ikasteko taldea.

Jabetze Eskolako eskaintza doakoa da eta izen-ematea derrigorrezkoa izango da. Urtarriralen 10etik 26era eman beharko da izena, ohiko bideetatik.

Ikastaroen egutegia, ordutegia eta informazioa: 

JAN OSASUNTSU ETA BIZI POZIK.

  • Gure gorputza zaintzeko eta sistema immunea osasuntsu mantentzeko, elikadura praktika osasuntsuak partekatuko dira, besteak beste. 
  • Otsailak 2- Apirilak 6
  • Antxoko Gizarte Ekintzako bulegoa. Asteazkena. 18:00-20:00.
  • Tatiana Arzelus Makazaga

LODIFOBIA GORPUZTUA.

  • Gizartean lodifobiaren inguruan zeharkatu gaituzten min eta indarkeriak identifikatu eta osatuko dira modu kolektiboan.
  • Urtarrilak 31, otsailak 14-28, martxoak 14-28,  apirilak 11
  • Trintxerpeko Alkateordetza. Astelehena. 18:00-20:00
  • Maddi Gutierrez Marrodan eta Leire Murguialday, Espazio Lunarra

SORORITATEA ETA AHALDUNTZEA: INDARGUNEAK ETA ALIANTZAK ERAIKITZEN.

  • Ikastaro honetan geldialdi bat egingo dugu gure ahalduntze indibidual eta kolektiboaz hausnartzeko.
  • Urtarrilak 31- martxoak 21.
  • Trintxerpeko Alkateordetza. Astelehenetan. 15:00-16:30
  • Pepa Bojo Ballester

EMAKUME KORRIKALARIAK

  • San Pedro: ostegunetan, 19:00etan, San Pedroko Udal Gimnasioa
  • Antxo: asteartetan, 19:00etan, Antxoko Kultur Etxean.

URTE OSOKO TALDEAK:

  • Jatorri askotariko emakumeen taldea, Indarkeriarik gabeko espazioa: autolaguntza taldea, eta Ongi zaintzen eta maitatzen ikasteko taldea. 

SAREAK SORTZEN:

Jatorri askotariko emakume pasaitarren arteko elkarrizketak.


IZENA EMATEKO EPEA (Urtarrilak 10-26):