Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/12/16
Jabetze Eskolako negu-udaberrirako ikastaro berriak
Izen ematea, urtarrilaren 13a arte
Abian da Jabetze Eskolako ikastaro berrietan izena emateko epea, urtarrilaren 13 arte zabalik egonen da eta ohiko bideetatik egin liteke. Bestalde, urte osoko taldeak irekita daude, besteak beste: Jatorri askotariko emakumeen taldea, Indarkeriarik gabeko espazioa, Autolaguntza Taldea eta Ongi zaintzen eta maitatzen ikasteko taldea.
- JAN SANO ETA BIZI POZIK. Gure gorputza zaintzeko eta sistema immunea osasuntsu mantentzeko, elikadura praktika osasuntsuak partekatuko dira, besteak beste.
- Urtarrilak 27- Martxoak 24
- Antxoko Kultur Etxea. Asteazkena. 18:00
- Nekane Tomasena Elorza eta Tatiana Arzelus Makazaga
- SORMEN IKASTAROA. Askotariko teknikak (akuarela, arkatza, akrilikoak...) erabilita, dinamika eta jolasen bidez, askatasunetik, esperimentatzeko eta gozatzeko.
- Urtarrilak 18- Martxoak 8
- Trintxerpeko Alkateordetza. Astelehena. 17:00-18:30
- Izaro Mariezkurrena Etxabe
- ZAINTZA EMOZIONALA ETA OSASUN ESPAZIOA. Maila emozionala eta psikologikoa elkarrekin erregulatzeko gunea; autogestiorako baliabideak eskuratzekoa, eta krisia eta doluak garatzeko gakoak.
- Urtarrilak 18- Martxoak 22
- Trintxerpeko Alkateordetza. Astelehena. 15:00-16:30.
- Pepa Bojó Ballester
- (Lehentasuna izango dute orain arte, Bojórekin ikastarorik egin ez dutenak)
URTE OSOKO TALDEAK:
Jatorri askotariko emakumeen taldea, Indarkeriarik gabeko espazioa, Autolaguntza Taldea eta Ongi zaintzen eta maitatzen ikasteko taldea.
IZENA EMATEKO:
- Eskaera orria.
- HAZ bulegoetan aurrez aurre.
- Internet bidez udalaren on-line atarian.