Argitaratze-data: 2023/09/08
Pasaiako Jabetze Eskolaren ikasturte berria
Izena emateko, irailaren 11tik 26ra
10 urte emakume pasaitarrak ahalduntzen eta haien arteko loturak sendotzen
Aurten ere, irailean irekiko dira Pasaiako Jabetze Eskolaren ikasturte berrirako izen-emateak. Gainera, Jabetze Eskolak hamargarren urteurrena ospatuko du 2023-2024 ikasturtean.
Bere ibilbidean, Jabetze Eskola hazi eta sendotu egin da, eta 2022-2023 ikasturtean 240 ikasle izatera iritsi zen. 30 hezitzailek baino gehiagok landu dituzte osasunarekin, autozaintzarekin, kirolarekin, sexualitatearekin, adierazpen artistiko eta literarioarekin eta abarrekin lotutako edukiak. Betiere, parte-hartzaileen eta Berdintasun Mahaiaren interesak eta proposamenak kontuan hartuta.
10. urteurrenak markatzen duen ikasturte honetan, Pasaiako Jabetze Eskolaren programazioa bueltan da talde iraunkorrekin eta ikastaro eta tailer berriekin.
Jarduera batzuek jarraipena izango dute, hala nola: mindfulness, zoru pelbikoa eta sexualitatea, edo munduko emakumeen literaturaren inguruko ikastaroak. Berrikuntza gisa, honako hauek azpimarratuko ditugu: amatasuna eta erotismoa lantzeko espazio bat, gazte eta nerabeen artean gertatzen den indarkeria matxistari buruzko hitzaldi-sorta, edo brikolaje- eta konponketa-tailer trinkoa.
Izen-ematea doakoa eta nahitaezkoa da, eta haurtzaindegi-zerbitzua eskaintzen da, aldez aurretik eskatuta. Izena emateko epea irailaren 11tik 26ra dago zabalik, eta bi modu daude izena emateko inprimakia aurkezteko: aurrez aurre barruti guztietako HAZ bulegoetan, edo udalaren online izapideen webgunean (horretarako identifikazio digitala beharko duzu).
Beheko estekan, 2023-2024 ikasturterako programa kontsulta daiteke, jarduera guztien edukia, egutegia, ordutegia eta tokia barne.