Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/01/08
Jabetze Eskolaren neguko-udaberriko programa
Izena emateko epea urtarrilaren 15etik 30era
Irailean zabaldu zen Pasaiako Jabetze Eskolaren udazkeneko matrikula, eta emaitza oso ona izan zen: ia 250 emakumek eman zuten izena; horietatik, 90ek lehenengo aldiz.
Orain, urtarrilean, ohi bezala Jabetze Eskolaren neguko-udaberriko programa jarriko da martxan eta izena emateko epea berriro zabalduko da.
Jarduera berriak hauexek izango dira:
OSASUNTSU JAN ETA POZIK BIZI, Tatiana Arzelus Makazagarekin (elebitan).
Gure gorputza zaintzeko eta sistema immunea osasuntsu mantentzeko elikadura praktika osasuntsuak partekatuko dira.
- Antxon, Kultur Etxean eta Basari Elkartean. Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.
- Urtarrilak 31; otsailak 7, 14, 21, 28; martxoak 6, 13, 20; eta apirilak 3.
EMOZIOTEGIA, Nerea Redondo Otamendirekin (elebietan).
Gure ahalduntze prozesuan sentimenduak identifikatu, onartu eta kudeatzeko tresnak landuko ditugu.
- San Pedron, Palazio Txikin (Helduen Biltokian). Ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.
- Maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30.
XILOGRAFIA ALDARRIKATZAILEA, Oihana Ugarte Iriarterekin (euskaraz).
Zurezko xaflarekin inprimatzean oinarritutako teknika artistiko hau ikasten hasiko gara, eta aldarrikapen feministarako erabiliko dugu.
- Donibanen, Juanba Berasategi Kulturgunean, Topagune gelan. Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.
- Apirilak 10, 17 eta 24; eta maiatzak 8, 15 eta 22.
EMAKUME FILOSOFOAK, Marisa Hurtado Caballerorekin (gazteleraz).
Emakume filosofoen ekarpenak aztertuko ditugu, gehienbat, garai atzerakoiei aurre egin dieten pentsalarienak.
- Trintxerpen, Ulia Kultura aretoan. Ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
- Otsailak 8 eta 22; martxoak 7 eta 21; apirilak 4 eta 18, eta maiatzak 2.
ORIENTAZIOA ETA MENDI-MARTXA, Sara Dorronsoro Alegriarekin.
Segurtasun-irizpideak, ibilbide-marken erabilera, orientazioaren oinarriak eta IKT tresnak ezagutuko ditugu, eta elkarrekin menditik ibiltzeko aukera izango dugu. Saio teoriko-praktikoak (aukeran):
- Antxo, maiatzak 6, 19:30-21:00 (Kultur Etxea)
- San Pedro / Trintxerpe, maiatzak 7, 19:30-21:00 (Trintxerpeko Alkateordetza)
- Donibane, maiatzak 8, 19:30-21:00 (sala polivalente de Juanba Berasategi Kulturgunea)
- Mendi-irteera progresiboak, Pasaiatik:
- Maiatzak 18 (8 km)
- Maiatzak 25 (10 km)
- Ekainak 8 (17,5 km)
Jarraipena duten jarduerak
Bestalde, urte osoko talde eta guneetan parte hartzeko izen-ematea berriro zabalduko da:
- Jatorri askotariko emakumeen taldea.
- Indarkeriarik gabeko espazioa: autolaguntza taldea.
- Ongi zaintzen eta maitatzen ikasteko taldea.
- Emakumeak korrikalari eta Emakume palistak.
- Jatorri askotariko emakume pasaitarren arteko elkarrizketak.
10. urteurrena
2013-2014 ikasturtean abiatu zen Pasaiako Jabetze Eskola; beraz, 10. urteurrenak markatzen du ikastaro hau. Mugarri garrantzitsu hori ospatzeko ikus-entzunezko pieza dokumental bat prestatuko da eta ekitaldi bat antolatuko da urte hauetan zehar parte hartu duten emakume guztiei elkartzeko aukera emateko. Horretaz gain, Berdintasun Mahaiarekin batera, Eskolaren inguruko gogoeta-prozesua abiatuko da, etorkizunari erarik onenean heltzeko.
Izen-ematea
Izen-ematea doakoa eta nahitaezkoa da, eta haurtzaindegi-zerbitzua eskaintzen da, aldez aurretik eskatuta. Izena emateko epea urtarrilaren 15etik 30era arte egongo da zabalik (biak barne), eta bi modu daude izena emateko inprimakia aurkezteko:
- Aurrez aurre barruti guztietako HAZ bulegoetan.
- Online, udalaren online izapideen webgunean (horretarako identifikazio digitala beharko duzu).