Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/12/05

San Pedroko itsasargira bideko mendi-hegala egonkortzeko obrak

Aurreikusitako iraupena, 10 aste

San Pedroko itsasargira bideko mendi-magalean egonkortze lanak egiten ari da Pasaiako Udala azaro hasieratik, segurtasun-neurriak bermatze aldera, herritarren pasealekurako gune irisgarria izan dadin .

Udala gauzatzen ari den obra luizien ondorioz eroritako ezpondaren goialdea horma ainguratu baten bidez egonkortzean datza. Horrez gain, hegalaren gainerako zatia ere egonkortuko du enpresa arduradunak. Azken horretarako, sistema malgu bat baliatuko dute, muga elastiko altuko altzairuzko sare batez, kableez eta buloiez osaturikoa.

Jarduketen eremuan luizi arriskua dago, eta horrek bideari eragin izan dio behin baino gehiagotan. Hori dela eta, eta bizilagunen pasealekua segurua izan dadin, egonkortze lanok kontratatu ditu udalak. 

Lanen aurrekontua 247.533,05 eurokoa da (BEZ barne), eta egikaritze epea 10 astekoa da; horrenbestez, urtarrilaren erdialderako bukatu beharko litzateke obra. Aipatu beharra dago azken egunotako baldintza meteorologikoek eragina izan dutela lanetan, eta litekeena dela atzerapenen bat eragin izana langileen ohiko jardunean.