Eduki publikatzailea

Pasaia Itsas Festibaleko 2020eko edizioa Covid-19 pandemiarengatik bertan behera gelditzen da

COVID-19-ren ondoriozko egoera dela eta, Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibalaren Batzorde Antolatzaileak gaur bertan erabaki du, maiatzaren amaierarako aurreikusita zegoen 2020eko edizioa bertan behera uztea, ez baitira data horietan eskatzen diren osasun eta segurtasun publikoaren baldintzak betetzen.

"Gure ustez, egungo testuingurua dela eta, eskuragarri dagoen informazioa aintzat hartuz eta normaltasunera era progresiboan itzultzeak ekarriko duen egoera ikusita, bisitari ugari erakartzen dituen ekitaldi bat ospatzea ez da egokia eta erakunde bezala dagokigu arduraz jokatzea".

Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibala bertan behera uztea erabaki zaila baina beharrezkoa da, gure aroko aurrekaririk gabeko egoera honetan.

Eskerrak eman nahi dizkiogu festibala berea egin duen pertsona bakoitzari, zuen ekarpen eta motibazioarengatik.

Indar eta ilusio handiagoarekin itzuliko gara garai hauetan hain baliotsuak diren lankidetza sareak ehuntzen jarraitzeko.

PASAIA ITSAS FESTIBALA