Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/03/09

Pasaia Itsas Festibala 2020 Portugalen aurkeztu da

Aurkezpena martxoaren 7an izan zen

Portugalgo Moita herriak Pasaia Itsas Festibalaren aurkezpen ekitaldia antolatu du. Izan ere, Portugal da jaialdiaren bigarren edizioko ohorezko gonbidatua.

Aurkezpena martxoaren 7an izan da, Moitako udalerri portugesean, eta hara bertaratu dira 2020ko Itsas Festibalaren antolakuntza taldearen ordezkariak. Ekitaldian parte hartu dute Izaskun Gómez Pasaiako alkateak eta Xabier Agote Pasaia Itsas Festibalaren zuzendariak; baita herri portugesaren alkate eta ordezkari den Rui Garcíak ere. Bisita aprobetxatuz, lankidetza akordio bat sinatu da Moitako Udalaren eta Pasaiako Itsas Festibalaren artean, non Portugal festibalaren ohorezko gonbidatua izatea adosten den.

Itsas ondarea zaindu eta balioan jartzearen garrantzia aldarrikatu nahi du jaialdiak, Pasaiak itsas industriako gune historiko garrantzitsu gisa dituen ezaugarriak eta itsas kulturen arteko harremanak ezartzearen garrantzia.

Moitako zonaldeko 6 bat ontzik ordezkatuko dute herrialde gonbidatua, horrez gain, Portugaleko itsas kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak antolatuko diren espazio bat ere izango dute: fadoak, dantzak, gastronomia ekitaldiak, etab. Pasaian izango da Portugalgo ordezkaritza bat, ordezkari publikoz eta tripulazioz osatua.

Portugal itsasoarekiko lotura duen historia eta tradizio handiko herrialdea da; Pasaian hurrengo maiatzaren 28tik ekainaren 1a bitartean ikusi ahal izango dugu hori.