Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/11/04
Bilerak lau barrutietan 2022ko Itsas festibala aurkezteko
Azaroaren 8tik 11ra
Festibalaren antolatzaileek jaialdia aurkezteko bilerak antolatuko dituzte Pasaiako barrutietan
Pandemiaren ondorioz 2020ko maiatzerako aurreikusita zegoen Pasaiako Itsas Festibalaren 2. edizioa nahitaez bertan behera utzi ondoren, dagoeneko hasi dira bigarren edizio "berriaren" lanketak. 2022ko maiatzaren 26tik 29ra egingo da, eta lau egun horietan Pasaia itsas kulturaren eta ondarearen gune bihurtuko da berriro.
Horiek horrela, festibalaren antolatzaileek Pasaiako herritarrengana jo nahi dute, Pasaiako eragile diren aldetik, eta Pasaia Itsas Festibala 2022 aurkezteko bilerara gonbidatu nahi dituzte. Topaketa honetan, ezinbestekotzat jotzen dute bizilagunei ekitaldiari buruzko xehetasunak aurkeztea, bai eta haien iritzia eta egin nahi dituzten proposamenak entzutea ere, ziur asko ekitaldiaren antolaketa aberastuko baitute.
Hala, itsas gaurkotasunarekin zerikusia duten alderdiak jorratuko dituzte jaialdian, hala nola ingurumena, elkartasuna eta itsas lanbide berriak. Kalitatea, benetakotasuna, kulturartekotasuna eta jasangarritasuna dira ekitaldi ireki, dinamiko, sortzaile eta parte-hartzaile honen ezaugarri nagusiak.
Antolaketa hobe baterako eta ekarpenak entzun ahal izateko, laster barruti bakoitzean egingo ditugun bileretara gonbita luzatu diete:
- Azaroaren 8an, 19:00etan. Udaletxea, Donibane
- Azaroaren 9an, 19:00etan. Alkateordetza, Trintxerpe
- Azaroaren 10ean, 18:00etan. Kultur Etxea, Antxo
- Azaroaren 11n, 19:00etan. Alkateordetza, San Pedro
Era berean, eskertuko genuke bileretara joan nahi duten herritarrek bertaratuko direla baieztatzen badute, data eta bertaratuko diren barrutia zehaztuz. Horretarako, komunikazioa@pasaiaitsasfestibala.org posta elektronikoaren bidez harremanetan jarri edo 697.672.692 telefonora deitu beharko dute.