Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/03/06
ERNE! Iruzur-saiakera, ur-iragazkiekin eta ur-kontagailuekin
Pasaiako Udalak jakin du iruzur bat egon daitekeela ur-iragazki edo -ekipoak eta ur-kontagailuak etxez etxe saltzeari dagokionez. Horretarako, enpresa hornitzailearen edo Pasaiako Udalaren beraren izena erabili dute.
Erabilitako prozedura izan da telefono bidezko hitzordu bat hitzartzea edo zuzenean etxean aurkeztea, uraren kalitatea aztertzeko aitzakiarekin. Proba engainagarri batzuk egin ondoren, ustezko "teknikariak" saiatzen dira erabiltzailea konbentzitzen iturriko ura kontsumitzeko arriskuaz eta iragazkiak, arazketa-ekipoak eta kontagailuak instalatzeko beharraz, eta horien kostua milaka eurokoa izan daiteke.
Pasaiako Udalak eta Añarbeko Urak erakundeak jakinarazi nahi dute ez dutela inolako harremanik bisita horiekin, eta iturriko uraren kalitatea eta osasungarritasuna guztiz bermatuta daudela.
Hori dela eta, herritarrei gomendatzen zaie iruzur saiakera honen aurrean kontuz ibiltzeko eta Udaltzaingoari jasotako deien berri emateko.