Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/01/27

Udalak ohartarazi du hainbat bisita izan direla udalerrian etxez etxe

Udaltzaingoak hainbat iruzur-saiakeraren berri eman du. Udalak programatutako etxez etxeko bisita bakarrak hondakinen kanpainakoak izango dira

Udalak jakinarazi du azken egunotan Antxoko eta Trintxerpeko barrutietan nortasuna ordezteko eta iruzur egiteko hainbat saiakera egin direla. Era berean, herritarrei gogorarazi die gaurtik aurrera, urtarrilak 27, hasiko direla hondakinen kanpainako bisitak.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ustezko iruzur-ahaleginetako bat etxebizitzetara sartzen saiatzea da, Bake Epaitegiaren jakinarazpen bat dakartela esanez. Ustezko iruzurgileak justizia-funtzionario baten nortasuna ordezkatzen saiatzen ari dira.

Bestalde, Trintxerpen hainbat herritarrek salatu dute gizon bat haiei iruzur egiten saiatu dela; etxez etxe aritu da bere alaba gaixoarentzat dirua eskatzen. Bere jarduteko modua hau da: tinbreak jo eta etxebizitzetan dirua eskatu, edo baita etxetresnak ere.

Pasaiako Udalak herritarrak ohartarazten ditu, iruzur horien aurrean erne egon daitezen, eta jende ezezagunen bisitak edo deiak dituztenean, informazioa egiazta dezaten.

Era berean, gogorarazten du gaur, urtarrilak 27, hasiko dela hondakinen kanpaina berriaren informazio-aldia. Datozen asteetan ingurumen hezitzaileek herriko etxe guztiak bisitatuko dituzte, informazioa emateko eta birziklatzeko materialak banatzeko. Udalak ziurtatzen du profesional horiek behar bezala identifikatuko dutela euren burua beren kredentzialekin eta Udalaren baimenarekin.