Argitaratze-data: 2016/11/08
Irakurzaletasuna sustatzeko kanpainaren baitan, urriko zozketaren irabazleak
Urrian zehar irakurzaletasuna, liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko egin den “Orriz orri euskara erabili, orriz orri euskara igorri” izeneko kanpainan parte hartu dutenen artean 30 euroko 8 bale banatu ditu Pasaiako Udalak udalerriko lau liburutegietan. Saridunek bale horiekin euskarazko liburuak erosi ahal izango dituzte Pasai Antxoko Urdin eta Trintxerpeko Lema liburu-dendetan. Azaroaren amaieran ere beste horrenbeste bale banatuko dira hilabetean zehar parte hartzen dutenen artean. Azpiko koadroan zortzi saridunen izenak daude bi taldetan banatuta: 16 urtetik beherakoak eta 16 urtetik gorakoak.
Aipatutako kanpainaren barruan Pasaiako Irakurketa Klubaren eskutik Autobiographikal poesia errezitaldi antzeztua eskainiko dute Ane Zubeldia eta Eider Adeletxek, San Pedroko liburutegian, azaroaren 18an, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da. Mundu osoko hainbat poeta ezagun eta ez hain ezagunen olerkiak biltzen eta eszenaratzen ditu ikuskizunak, eta era berean haiekin jolasten du.
URRIA | -16 | +16 |
San Pedro | Ibai Garmendia | Jone Miren Otaegi |
Donibane | Lizar Aldalur | Arantxa Sagarzazu |
Antxo | Adahi Sorzabal | Jon Mikel Pradera |
Trintxerpe | Aratz Ziganda | Olatz Mitxelena |