Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2017/06/08
Irakurketa klubaren azken saioa
Ekainaren 16an
Datorren ekainaren 16an, ostirala, Pasaiako liburutegietako irakurketa klubeko taldeak ikasturteko azken saioa egingo du.
Hilero-hilero Xabier Etxaniz Rojo pasaitarrak gidatu du taldea, 10 kidez osatua, eta euskarazko liburu bat irakurri eta aztertu du, euskaraz idatzitakoa, nahiz beste hizkuntza batetik itzulitakoa.
Azken saio honetan Lander Garro Errenteriako idazlearen GERRA TXIKIA liburua aztertuko dute, idazlea bera bertan izango delarik klubeko kideekin iritziak partekatzeko.
Saioa bertaratu nahi duenarentzako irekia izango da San Pedroko liburutegian 19:45ean. Ondoren afaria egingo dute Antxeta elkartean.








