Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2018/06/12
Irakurketa klubaren aurtengo azken saioa
Ekainaren 15ean, Trintxerpeko liburutegian
Ekainaren 15ean, ostirala, Pasaiako liburutegietako irakurketa klubak 2017/2018 ikasturteari dagokion azken saioa egingo du Trintxerpeko liburutegian.
Ana Malagon idazlearen Lasai, ez da ezer gertatzen, liburua landuko dute bertan. Anaren lehen obra 160 mikroipuinen bilduma da, eta aniztasunean bada batasunik liburuan, giro urbano eta globaletan kokatzen baitira ipuinak.
Idazlea bera izango da hilaren 15eko saioan.
Taldekideak 19:45ean hasiko dira liburua aztertzen, eta saioa bukatu ondoren, ikasturte amaierako afaria egingo dute.