Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/06/09

Irakurketa klubaren ikasturteko azken saioa

Ekainaren 16an San Pedroko liburutegian

Pasaiako liburutegietako euskarazko Irakurketa Klubak ikasturteko azken saioa egingo du ekainaren 16an. San Pedroko liburutegian izango da 19:45ean eta Uxue Apaolaza idazlea bertan izango da bere Bihurguneko nasa liburua Irakurketa Klubeko kideekin batera lantzen.

Saio irekia izango da parte hartu nahi duen ororentzat.

Urrian bueltan izango da berriz ere taldea.