Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/09/24

Liburutegietako euskarazko irakurketa kluba martxan hasiko da beste behin ere

Urriaren 18tik aurrera

2021-2022 ikasturteko lehen saioan PHILIP K.DICK idazlearen “Ordaina” liburua landuko da Trintxerpeko liburutegian urriaren 18an.

Hainbat estilotako liburuak landuko dira urtean zehar, batzuk euskal idazleek idatzitakoak eta beste batzuk itzulpenak.

Saioak hilero-hilero hirugarren astelehenean izango dira 19:45etik aurrera, urritik ekainera. 

Moderatzailea Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarra izango da.

Bertan parte hartzea doakoa da eta zabalik dago parte hartu nahi duen ororentzat.

Izena emateko eta zalantzak argitzeko bidali mezua liburutegiak@pasaia.net helbidera.