Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/01/10
Irakurketa Klubaren urteko lehen saioa, Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuarekin
Urtarrilaren 17an San Pedroko liburutegian. Idazlea bertan egongo da
Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa klubak datorren astean izango du urte honetako lehenengo saioa.
Hala, urtarrilaren 17an, Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburua landuko da San Pedroko liburutegian 19:00etan. Idazlea bertan izango denez, oso saio interesgarria izango da.
Saioa zabalik dago parte hartu nahi duen ororentzat.