Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/02/09

Irakurketa kluba: Gari eta goroldiozko, Anari Alberdi idazlearekin

Otsailaren 12 San Pedroko liburutegian

Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa klubak datorren astelehenean izango du hurrengo saioa, Anari Alberdiren Gari eta Goroldiozko liburua landuko da San Pedroko liburutegian otsailaren 12an, 19:45ean, idazlea bertan dela.

Bertan parte hartzea doakoa da eta zabalik dago parte hartu nahi duen ororentzat.