Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/09/11

Euskarazko irakurketa klubaren ikasturte hasiera

Urriaren 9an Antxoko liburutegian

Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa kluba martxan hasiko da beste behin ere. 2023-2024 ikasturteko lehen saioan Lander Garro idazlearen Faith liburua landuko da Antxoko liburutegian urriaren 9an, idazlea bertan dela.

Hainbat estilo jorratzen dituzten liburuak landuko dira urtean zehar, batzuk euskal idazleek idatzitakoak eta beste batzuk itzulpenak. Saio guztiak 19:45ean izango dira eta moderatzaile lanetan Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarra arituko da.

Bertan parte hartzea doakoa da eta zabalik dago parte hartu nahi duen ororentzat. Izena emateko eta zalantzak argitzeko bidali mezua liburutegiak@pasaia.net helbidera.