Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/04/14

Liburutegiko irakurketa kluba formatu digitalean

Apirilaren 16an

Pasaiako liburutegiko irakurketa klubak modu digitalean egingo du hurrengo saioa.

Apirilaren 16an izango da, osteguna, 19:30ean.

Saio irekia izango da, interesa duen orok mezu bat bidal dezake liburutegiak@pasaia.net helbidera eta nola konektatu azalduko zaizue.

Landuko den liburua: Katixa Agirreren "Amek ez dute", elibutegiak plataforman eskuragarri.

Moderatzaile lanean Xabier Etxaniz Rojo arituko da.