Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/09/23
Ikasturte berriaren irakurketa kluba, martxan
“Babilonia” liburua landuko da urriaren 14an
Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa kluba martxan hasiko da beste behin ere.
PASAIAKO IRAKURKETA KLUBA 2024-2025
Saio irekiak eta doakoak Moderatzailea: Xabier Etxaniz Rojo
LIBURUA |
IDAZLEA |
NON |
NOIZ |
Babilonia |
Joan Mari Irigoien |
ANTXO |
Urriak 14 |
Fahrenheit 451 |
Ray Bradbury |
SAN PEDRO |
Azaroak 11 |
Begi bat kokotean |
Juan Kruz Igarabide |
TRINTXERPE |
Abenduak 9 |
Maitasun kapitala |
Karmele Jaio |
SAN PEDRO |
Urtarrilak 17 |
Izotz Ura |
Lide Hernado |
TRINTXERPE |
Otsailak 10 |
Emakume izoztua |
Annie Ernaux |
SAN PEDRO |
Martxoak 10 |
Carvallo Euskadin |
Jon Alonso |
TRINTXERPE |
Apirilak 14 |
Lurraz Beste |
Garazi Arrula |
DONIBANE |
Maiatzak 12 |
Dimisioa |
JL Zabala |
TRINTXERPE |
Ekainak 13 |
2024-2025 ikasturteko lehen saioan Joan Mari Irigoien idazlearen Babilonia liburua landuko da Antxoko liburutegian urriaren 14an.
Hainbat estilo jorratzen dituzten liburuak landuko dira urtean zehar, batzuk euskal idazleek idatzitakoak eta beste batzuk itzulpenak direnak. Saio guztiak 19:45ean izango dira Pasaiako liburutegietan eta moderatzaile lanetan Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarra arituko da.
Gogoan izan irakurketa klubean parte hartzeko, egokiena liburua aldez aurretik irakurtzea dela, egun horretan elkarrekin eta moderatzailearen laguntzarekin solasteko.
Irakurketa klubean parte hartzea doakoa da eta zabalik dago parte hartu nahi duen ororentzat.
Izena emateko eta zalantzak argitzeko liburutegiak@pasaia.net helbidera idatzi daiteke mezua.
Animatu eta etorri literaturaz gozatzera!
