Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/10/21
2026-2027 ikasturteko Irakurketa Klubari hasiera eman zaio
Urria-ekaina bitartean liburu bat landuko dute hilabetero
Ikasturte berriarekin, Pasaiako liburutegietako euskarazko Irakurketa Kluba martxan hasi da urrian. Urtero bezala, saioak irekiak eta doakoak izango dira.
Hainbat estilo jorratzen dituzten liburuak landuko dituzte urtean zehar, batzuk euskal idazleek idatzitakoak eta beste batzuk itzulpenak direnak. Saio guztiak 19:45ean izango dira Pasaiako liburutegietan eta moderatzaile lanetan Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarra arituko da.
PROGRAMAZIOA
- BARAZKIJALEA (Han Kang): Urriak 19, 19:45ean, Antxo.
- SAKELAKO BIHOTZAK (Julen Apella): Azaroak 9, Trintxerpe.
- AZKEN BATEAN (Lourdes Oñederra): Abenduak 14, San Pedro.
- KRISTO IRAKIARRA (Hassan Blasimm): Urtarrilak 18, Trintxerpe.
- JOSTORRATZA ETA HARIA (Yolanda Arrieta): Otsailak 5, San Pedro.
- PUNTO BOBO (Itxaso Martin): Martxoak 8, Antxo.
- RESET (Aitziber Etxeberria): Apirilak 12, San Pedro.
- ESKER ONAK (Delphine de Vigan): Maiatzak 10, Donibane.
- ENE JESUS (Ramon Saizarbitoria): Ekainak 11, Trintxerpe.
Pasaitarrek gogoan izan behar dute Irakurketa Klubean parte hartzeko, egokiena liburua aldez aurretik irakurtzea dela, egun horretan elkarrekin eta moderatzailearen laguntzarekin solastatzeko.
Izena emateko eta edozein zalantza argitzeko liburutegiak@pasaia.net helbidera idatzi daiteke mezua.
Animatu eta gerturatu zaitez literaturaz gozatzera!








