Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/09/25

2025-2026 ikasturteko Irakurketa Klubari hasiera emango zaio urrian

Detaile xume bat liburua landuko dute urriaren 13an

Ikasturte berriarekin, Pasaiako liburutegietako euskarazko Irakurketa Kluba martxan hasiko da urrian. Urtero bezala, saioak irekiak eta doakoak izango dira.

Hainbat estilo jorratzen dituzten liburuak landuko dituzte urtean zehar, batzuk euskal idazleek idatzitakoak eta beste batzuk itzulpenak direnak. Saio guztiak 19:45ean izango dira Pasaiako liburutegietan eta moderatzaile lanetan Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarra arituko da.

Urriaren 13an ospatuko den lehen saioan Adania Shibli idazlearen Detaile xume bat liburua landuko dute Antxoko liburutegian.

Pasaitarrek gogoan izan behar dute Irakurketa Klubean parte hartzeko, egokiena liburua aldez aurretik irakurtzea dela, egun horretan elkarrekin eta moderatzailearen laguntzarekin solastatzeko.

Urte berezia klubarentzat

Aurtengo ikasturtean Irakurketa Klubak 10 urte beteko ditu, eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte. Lehenengoa abenduaren 12an, Miren Agur Meabe idazlearekin batera Ubera liburutegian.

Izena emateko eta edozein zalantza argitzeko  liburutegiak@pasaia.net helbidera idatzi daiteke mezua.

Animatu eta gerturatu zaitez literaturaz gozatzera!

                          2025-2026 IKASTURTEKO EGUTEGIA

LIBURUA

IDAZLEA

NON

NOIZ

Detaile xume bat

Adania Shibli

ANTXO

Urriak 13

Pleibak

Miren Amuriza

SAN PEDRO

Azaroak 10

Amorante frantsesa

Miren Agur Meabe

DONIBANE

Abenduak 12

Idazlea bertan izango da

Francesco Pasqualen

bosgarren arima

Unai Elorriaga

TRINTXERPE

Urtarrilak 19

Cocacola bat zurekin

Beñat Sarasola

SAN PEDRO

Otsailak 13

Idazlea bertan izango da

Arrotza

Albert Camus

TRINTXERPE

Martxoak 9

Gizon barregarriak

Joxean Agirre

SAN PEDRO

Apirilak 20

Hetero

Uxue Alberdi

ANTXO

Maiatzak 11

Euri gorriaren azpian

Asier Serrano

TRINTXERPE

Ekainak 12

Idazlea bertan izango da