Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/09/28

Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa kluba martxan da dagoeneko

Saioak hilabeteroko hirugarren astelehenean izaten dira

Azken hilabeteetan saioak online egin ostean, liburutegira bueltatuko da taldea literaturaz solastatzera.

2020-2021 ikasturteko lehen saioan Slavenka Drakulic idazlearen “Han ez banengo bezala” liburua landuko da Trintxerpeko liburutegian urriaren 19an.

Estilo ezberdinak jorratzen dituzten liburuak landuko dira urtean zehar, batzuk euskal idazleek idatzitakoak eta beste batzuk itzulpenak.

Saioak hilabeteroko hirugarren astelehenean izaten dira 19:45etik aurrera, urritik ekainera.

Moderatzailea Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarra izango da.

Bertan parte hartzea doakoa da eta zabalik dago parte hartu nahi duen ororentzat.

Izena emateko eta zalantzak argitzeko bidali mezua liburutegiak@pasaia.net helbidera.