Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/12/10

Irakurketa Klubak 10 urte bete ditu

Saio berezia abenduaren 12an, Donibanen

Aurtengo ikasturtean Irakurketa Klubak 10 urte bete ditu, eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte. 

Lehenengo ekitaldia abenduaren 12an izango da; saio berezi bat egingo da. Hasteko, Amorante frantsesa liburuaren inguruan arituko dira, Miren Agur Meabe idazlearekin batera. Ondoren, luntxa egingo dute eta azken hamarkadan bizitako gogoetak jarriko dituzte mahai gainean. Saioa Ubera liburutegian izango da 19:45etik aurrera. Doakoa izango da.

Izena emateko eta edozein zalantza argitzeko, idatzi mezua liburutegiak@pasaia.net helbidera.

Era berean, urteurrena ospatzeko beste sorpresa batzuk prestatzen ari dira.

Animatu eta gerturatu zaitez literaturaz gozatzera!