Argitaratze-data: 2023/04/28
Ipuin antzeztua: Modesto kapitaina
Maiatzean, lau barrutietako liburutegietan
Pasaiako udal liburutegiek maiatzerako ipuin kontaketa saioak antolatu dituzte Joserra Fachado kontalariaren eskutik.
Modesto Kapitaina ipuin antzeztua izango da ikusgai bost urtetik gorako haur guztientzat.
Hona hemen barrutiz barrutiko datak. Anima zaitezte eta zatozte liburutegira zuen anai-arreba eta lagunekin. Saio guztiak 17:30ean izango dira.
- Maiatzaren 4an Antxoko Kultur Etxean.
- Maiatzaren 11n Donibaneko liburutegian.
- Maiatzaren 18an San Pedroko liburutegian.
- Maiatzaren 25ean Trintxerpeko liburutegian.