Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/02/29
Ipuin-kontaketa bereziak martxoaren 8aren inguruan
Martxoaren 4tik 18ra lau barrutietako liburutegietan
Martxoaren 8ko “Izan zirelako, gara. Garelako, izango dira” egitarauaren barruan, Pasaiako liburutegiek ipuin-kontaketa bereziak antolatu dituzte Berdintasun sailarekin batera. Saioetan hainbat gai landuko dira. 5 urtetik gorakoentzat izango dira guztiak 17:30ean. Animatu eta etorri zuen lagunekin.
ROL JOKOA
- martxoak 4 / San Pedroko liburutegia
- martxoak 11 / Trintxerpeko Alkateordetza
EMAKUMEAK=KONTATZEN
- martxoak 6 / Donibaneko liburutegia
HAUR JOLASA
- martxoak 18 / Antxoko liburutegia