Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/11/12

Ipuin kontaketak Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren harira

Udal liburutegietan azaroaren 17a eta 24a bitartean

Azaroaren 20ko, Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguneko jardueren artean Pasaiako liburutegiek ipuin kontaketak antolatu dituzte.

San Pedroko liburutegian, azaroaren 17an, 17:30ean

  • Patata Tropikala taldearen “Amona Joxeparen istorioak” emankizuna

Amona Joxeparen istorioak

Jaizkibelgo Amona Joxepa etorri da istorioak kontatzera. Aspaldi, telefono eta kotxe bakarra zegoenean, bere amonak kontatzen zizkion bezala... Istorio honetan bi azeri eta ehiztari bat dira protagonista nagusiak. Merlin Aztia, buruhandiak eta zenbait txotxongilo tartekatzen dituen istorio dibertigarriak entzungo ditugu!

  • Ubera liburutegian, azaroaren 18an, 17:30ean Patata Tropikala taldearen “Enperadorearen kondaira” emankizuna
  • Antxoko Kultur Aretoan, azaroaren 24an, 17:30ean Patata Tropikala taldearen “Enperadorearen kondaira” emankizuna
  • Trintxerpeko Alkateordetzan, azaroaren 26an, 17:30ean Patata Tropikala taldearen “Enperadorearen kondaira” emankizuna

Enperadorearen kondaira

Kondairak dio Antzineko Txinan, Kristo aurreko II. mendearen bukaeran, Wu-Ti enperadoreak Wang izeneko bere maitalea galdu zuela heriotzak eramanda. Enperadoreak asko maite zuen, eta orduan tristurarik handienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen eta egunero haren malko bat lurrera erortzen zen.

Gauak eta egunak igaro ziren, eta inork eta ezerk ez zuen Enperadorea pozten. Egun batean gortean erabaki zuten Wu-Ti Enperadoreari poztasuna itzultzea. Horrela jaio zen Itzalen Antzerkia: itzalek, maitatutako pertsonak bizitzara itzularazteko ahalmena dute, kontatutako kondairekin.