Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/10/14

Ipuin-kontaketak liburutegien eguna ospatzeko

Urriaren 20tik 26ra lau udal liburutegietan

Urriaren 24an liburutegien eguna ospatzeko ipuin-kontaketa saioak antolatu dituzte Pasaiako liburutegiek. Aurten Xabier Terrones kontalaria izango dugu gurean eta MALETA MAGIKO batean hainbat abentura ekarriko dizkigu 4 eta 8 urte arteko neska-mutil guztientzat. Saio guztiak 17:30ean izango dira. Anima zaitezte!

  • urriaren 20an Antxoko liburutegian
  • urriaren 21ean Trintxerpeko Alkateordetzan
  • urriaren 25ean Donibaneko Topagune Gelan
  • urriaren 26an San Pedroko liburutegian