Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/03/11
Ipuin kontaketak lau liburutegietan
Martxoaren 24tik 30era
Pasaiako liburutegiek lau ipuin kontaketa eskainiko dizkigute Mikel Susperregi kontalariaren eskutik. 4 eta 7 urte arteko neska-mutil guztiak gonbidatuta zaudete. Zatozte eta gozatu.
- Martxoaren 24an Juanba Berasategiko balio anitzeko gelan. "Sestremeneko kobazuloak" ipuina.
- Martxoaren 25ean Trintxerpeko Alkateordetzan. "Dei misteriotsua" ipuina.
- Martxoaren 29an San Pedroko liburutegian. "Lorito lotsagabea" ipuina.
- Martxoaren 30ean Antxoko Kultur aretoan. "Kamioi bat eta zenbait istripu" ipuina.
Saio guztiak 17:30ean izango dira.