Argitaratze-data: 2022/11/11
Ipuin kontaketak Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Egunaren harira
Udal liburutegietan azaroaren 14a eta 24a bitartean
Azaroaren 20an Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna dela-eta, hainbat jarduera antolatu da, besteak beste, Pasaiako liburutegietan ipuin kontaketak, 3-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
Emanaldi guztiak 17:30ean izango dira. Anima zaitezte!
Letrekin dantzan
Haur literaturaren bost libururekin josten den ordubeteko emanaldia. Bertan, bost ipuinen haria josten duen istorio bat kontatzen da musikaz eta dantzaz lagundurik.
- Antxoko Kultur Aretoan, azaroaren 14an 17:30ean.
- Ubera liburutegian azaroaren 16an 17:30ean.
- Trintxerpeko Alkateordetzan azaroaren 21ean 17:30ean.
- San Pedroko liburutegian azaroaren 24an 17:30ean.