Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/11/20

Goazenba! izeneko ipuin kontaketa saioak antolatu dira 4 barrutietan

Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekimen hau, azaroaren 24tik 27ra izango da

Azaroaren 20a haurren eta nerabeen eskubideak aldarrikatzeko nazioarteko eguna da. Efemeride horren karietara, hainbat ekintza antolatu ditu Pasaiako Udalak azaroaren 24tik aurrera.

Horien artean, ipuin kontaketak antolatu dira udal liburutegietan.

Saioaren izena Goazenba! izango da eta kontalaria Mikel Susperregi. Ekimena 4 urteko gorakoentzat zuzendua dago. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Azaroak 24

Goazenba! – Ipuin kontaketa
17:30
Liburutegia (Donibane)

Azaroak 25

Goazenba! – Ipuin kontaketa
17:30
Liburutegia (Trintxerpe)

Azaroak 26

Goazenba! – Ipuin kontaketa
17:30
Liburutegia (San Pedro)

Azaroak 27

Goazenba! – Ipuin kontaketa
17:30
Liburutegia (Antxo)