Argitaratze-data: 2023/02/01
Ipuin kontaketa saioak lau barrutietan
Otsailaren 6tik 27ra
Otsailean Maite Franko kontalaria izango dugu Pasaiako liburutegietan. “Zorte txarreko otsoak” ipuin dibertigarria kontatuko die 4 eta 9 urte arteko haurrei ondorengo egunetan:
- 6an Donibaneko liburutegian.
- 14an Trintxerpeko liburutegian.
- 16an San Pedroko liburutegian.
- 27an Antxoko liburutegian.
Saio guztiak 17:30ean izango dira.
Haur guztiak gonbidatuta daude ipuin polit horretaz gozatzera hurbil daitezen gure liburutegietara.