Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/10/16
“Tximeletak” maitasunari buruzko ipuin kontaketa udal liburutegietan
Urriaren 21etik 24ra, lau barrutietan
Ipuin-kontaketa berriak izango ditugu Pasaiako liburutegietan.
Izan ere, urriaren 21etik 24ra bitartean Patata Tropikala antzerki taldeak “Tximeletak” maitasunari buruzko ipuin-kontaketa eskainiko du barruti guztietan.
Saio guztiak euskaraz izango dira, 17:30ean hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.
- Urriak 21 – Trintxerpeko liburutegian
- Urriak 22 – Donibaneko liburutegian
- Urriak 23 – Antxoko liburutegian
- Urriak 24 – San Pedroko liburutegian