Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/04/26
Ipuin kontaketa saioak lau barrutietan
Maiatzaren 2tik 6ra
Pasaiako liburutegiek ipuin kontaketa saioak antolatu dituzte maiatzerako lau barrutietan.
Lur Korta ipuin kontalariak Ipuinekin jolasean emanaldia eskainiko die lau urtetik gorako haurrei.
Emanaldi guztiak 17:30ean izango dira honako egun eta lekuetan:
- 2an Donibaneko kulturguneko Topagune gelan.
- 3an San Pedroko liburutegian.
- 4an Antxoko Kultur Etxean.
- 6an Trintxerpeko alkateordetzan.
Anima zaitezte bertan parte hartzera eta gozatu emanaldiez.