Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/01/08

Instalazio fotovoltaikoa Donibaneko kiroldegian

Pasaiako Udalak, energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako energia-trantsizioa bultzatzeko eta hobetzeko lanean, beste instalazio fotovoltaiko bat jarri du martxan. Kasu honetan, Donibaneko kiroldegian.

Urtean 10.502,83kWh sortzea aurreikusten da instalatutako 24 modulu fotovoltaikoei esker. Udalak energia hori eraikineko autokontsumorako erabiliko du eta soberakina energia-sare orokorrean txertatuko da.

Horri lotuta, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) udalari 9.720 euroko dirulaguntza eman dio. Proiektua honako programa honi atxikita dago: Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo eta biltegiratzearekin eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin lotutako pizgarri-programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan - Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU.