Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/12/27

Instalazio fotovoltaikoa Donibaneko jubilatuen etxean

Pasaiako Udalak, energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako energia-trantsizioa bultzatzeko eta hobetzeko lanean, beste instalazio fotovoltaiko bat jarri du martxan. Kasu honetan, Donibaneko jubilatuen etxean.

400Wp potentziako 26 modulu jarri dira. Panel horiek guztiek 10kWko inbertsore batera konektatuta daude eta urtean 11.133,05 kWhko energia sortuko dutela aurreikusten da. Udalak energia hori eraikineko autokontsumorako erabiliko du eta soberakina energia-sare orokorrean txertatuko da.

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) udalari 7.800 euroko dirulaguntza eman dio. Proiektua honako programa honi atxikita dago: Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo eta biltegiratzearekin eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin lotutako pizgarri-programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan - Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU.