Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/03/28

“Etorkizuna Birziklatzen” kanpainako Trintxerpeko eta Antxoko informazio-puntuak bisita ditzakezu oraindik

Apirilaren 11a arte irekiak egongo dira

“Etorkizuna Birziklatzen” kanpainako informazio-puntuen egutegia zabaldu du Udalak. Hala, herritarrek bertara gerturatzeko aukera izango dute apirilaren 11 arte.

Trintxerpen Gudari plazan dago puntua eta Antxon  Biteri plazan.

Egutegia, ordutegiak eta kanpainaren xehetasun guztiak www.pasaia.eus/hondakinak webgunean kontsulta daitezke.