Eduki publikatzailea

Indarkeria matxistatik aske dauden emakumeentzako Oarsoaldeako autolaguntza taldeak bere zerbitzua egokitu du

Konfinamendu garaian ere ez zaude bakarrik

Pasaiako Udalak zein Oarsoaldeko gainerako udalek elkarrekin martxan dugun Autolaguntza taldeak egokitu egin du bere zerbitzua konfinamendu garai hauetan. Indarkeria matxista jasan duten edo jasaten ari diren emakumeentzako gunea da, eta egun, LAGUNTZA EMATEN da eta HARRERA EGITEN da bai telefonoz bai sare sozialen bitartez.

ZER ESKAINTZEN DUGU?

  • Larrialdietarako telefonozko harrera.
  • Telefonozko asteroko jarraipena, emozioak askatzeko eta emozioei eusteko.
  • Esperientziak partekatzeko elkargune bat izatea sare sozialen bitartez.
  • Aholkularitza, informazioa eta zerbitzuetara bideratzea alarma egoeran.
  • Nork bere burua zaintzeko eta elkarri laguntzeko estrategiak.

EMAKUME, EZ ZAUDE BAKARRIK. Zerbitzu hau behar edo nahiko bazenu, deitu 685 759 091 telefonora zuzenean.