Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/11/26
2024. urteko Ikuska sariek badituzte irabazleak
Azaroaren 23an banatu ziren sariak, Trintxerpen
Azaroaren 23an eman zitzaien amaiera aurtengo Ikuska sariei.
Ohitura den moduan, lan onenei sariak banatu zitzaizkien Trintxerpeko Alkateordetzan antolatu zen ekitaldi batean.
Bertan izan ziren Teo Alberro Pasaiako alkatea, Aitor Brion Kulturako eta Ondareko zinegotzia, Goizane Alvarez Gipuzkoako Aldundiko Kulturako Diputatua, eta Ikuskako antolatzaileak. Ekitaldia irekia izan zen.
Sarituak ondorengoak izan ziren:
EMAKUMEZKO AKTORE ONENAREN SARIA
- CHANGMIN ZHANG, SHUYAO CHEN zuzendariaren MANTING film laburrean egindako lanagatik.
GIZONEZKO AKTORE ONENAREN SARIA
- IVAN PELLICER, ANTONIO LEDESMA VILA zuzendariaren PARA MAMÁ Y PARA TÍ film laburrean egindako lanagatik.
EPAIMAHAI GAZTEAREN SARIA
- CÉNTRICO, LUSO MARTÍNEZ zuzenariarena.
EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA
- MORO, PABLO BARCE zuzendariarena.
ZUZENDARI ONENAREN SARIA
- JOSÉ A. VILLALOBOS, QUIÉN LLAMA film laburragatik.
FILM LABUR ONENAREN SARIA
- STRANAC, MILORAD MILATOVIC zuzendari kroaziarrarena.
IKUSLEEN SARIA
- CUARENTENA, CELIA DE MOLINA zuzendariarena.
Mintzagun euskarazko film laburren lehiaketak ere badu irabazlea
Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenaren SARIA ekimena jarri zuen abian 2012an, Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko helburua du ekimenak.
Hala, azaroaren 18tik 21era bitartean, Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek Ikuska festibalera aurkeztutako euskarazko 5 film labur ikusi dituzte euren herrietako aretoetan, euskaltegietan nahiz nork bere etxean. Film horien artean gustukoena edo onena bozkatu eta aukeratu dute. Bozkak bilduta, aurtengo euskarazko film labur onenaren Mintzagun saria Leire Egaña zuzendariaren “Oinez” lanarentzako izan da.
Euskarazko film labur onenaren Mintzagun sariak 600 €-ko diru-saria eta garaikurra izaten ditu.