Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/03/09

“IKUSIKO AHAL GAITUZTE!” sorkuntza kolektiboko murala, Trintxerpen

Entre Orillas elkarteak, Pasaiako Udaleko Berdintasun eta Migrazio eta Aniztasun arloekin elkarlanean, IKUSIKO AHAL GAITUZTE! (existitzeko formula bat) izeneko proiektua garatu zuen: Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan egindako sorkuntza kolektiboko mural bat.

Proiektu hori EMAKUMEA, MIGRAZIOA ETA SUBJEKTIBOTASUNA ardatzean oinarritzen da, eta galdera honetatik sortu da:  Zer ekarpen egiten dio emakume migratzaileak lurraldeari? Emakume migratzailearen iruditeria sinbolikoaren eta espazio publikoa okupatzeko prozesuaren inguruko proposamena da.

“IKUSIKO AHAL GAITUZTE! existitzeko formula bat” proiektua  emakumeek migrazio-esperientzia nola bizi duten hausnartzen saiatzen da. Zer uzten duten atzean euren jatorrizko herrialdeetatik ateratzen direnean. Nola sentitzen duten kultura berriarekiko topaketa, nolakoa den elkarri laguntzeko sare berrien berreraikuntza, eta nolako esperientzia duten Pasaiako bizitza sozial, politiko eta kulturalean parte hartzen.

EMAKUME MIGRATZAILEA X PARTE-HARTZEA + LURRALDEA = ?

Denok "ikusiak izan" beharko genuke, formula matematiko bat irudietan itzulita galderei erantzun sortzaileak ematean zetzan, harik eta emaitza batera iritsi arte. Sorkuntza kolektiboko mural bat. "Guztien" artean sortzea izan zen prozesu horren helburua, lurraldearekin dugun lotura indartzeko, komunitate horretako emakumeen parte-hartze soziala eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko eta auzoan emakume migratzaileen parte-hartzea sustatzeko. Azken batean, gogoeten ardatza izan zen emakume migratzaileen ahalduntze pertsonal eta kolektiboaren prozesua nolakoa den, eremu sozioekonomikoan bazterkeria-, zapalkuntza- eta diskriminazio-mekanismoek nola eragiten diguten. Eta bizi garen komunitatearen barruan gure garapenerako, autonomiarako eta ahalduntzerako eragile aktibo eta parte-hartzaile bilakatzeko beharra.

Topaketak pizgarriak izan dira guztientzat, sormen prozesuaren emaitza EMAKUME TOTEM bat izan zen, sinbolo eta ikur kolektibo gisa ikus zitekeena. Gure indarra irudikatzen du, nire ibilbideari eusten dioten oin erraldoiak, ematen duen eskua, baina jaso ere egiten duena. Adiskidetasun topaketa bat, bizitza betea faltan botatzen duena, baina hori merezi duena eta horren alde borrokatzen dena. Elkar trukatzeko jakintza batzuk, eta ernaltzeko haziak, elkarren arteko elkartzea elikatzen eta indartzen dutenak. Haien bizitzari balioa ematea eta lurraldean arrasto bat uzteko modu bat, horrela, badia honetan memoriak eta sustraiak sortzen joan ahal izateko.

Proiektu honen koordinatzaileak izan ziren Rebecca Wilkinson eta Betania Mendoza.