Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/01/17

Iker Murillo dantzari pasaitarraren agur-mezua

Azken aldiz dantzatuko du hilaren 21ean, larunbata, Victoria Eugenian

Hogei urte baino gehiagotan Pasaiaren izena mundu osoko agertokietara harrotasunez eraman ondoren, pasaitar guztiei eskerrak eman nahi dizkiet – bereziki antxotarrei –, haien etengabeko laguntzagatik.

Antzokiei agur esango diodan larunbat hau oso egun berezia izango da niretzat, eta ez daukat hitzik une honetan nirekin zaudeten guztioi eskerrak emateko.

Agur esateko unea iritsi zait, eta nire familiaz, lagunez, nire jendeaz inguratuta egitea baino modu hoberik ez zait bururatzen. Oso gau berezia eta hunkigarria izango da, guztion oroimenean geratzea espero dudana.

Eskerrik asko bihotzez guztiagatik.

  • HEGALAK, Notas Vascas para Piano y Danza
  • Josu Okiñena, pianojolea
  • Iker Murillo, dantzaria
  • Vitali Safronkine, dantzaria ¬ koreografoa
  • Victoria Eugenia antzokia
  • Urtarrilak 21 Enero
  • 19:30
  • Ikuspen gutxiko sarrerak leihatilan