Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/01/20

Oarsoaldeak antolatutako doako prestakuntza ikastaroak langabetuentzat

Ikastaro guztien hasiera data, otsailaren 8a

Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak aditzera ematen du Oarsoaldea Garapen Agentziak, udalak berak ere parte hartzen duela, doako ikastaro batzuk antolatu dituela langabeentzat, eta oso interesgarriak direla gazteentzat.

Ikastaro luzeak izango dira, 400 eta 500 ordu bitartekoak; halaber, praktikak eskaintzen dituzte, arlo horietako enpresetan. Zehazki, ikastaro hauek antolatu dituzte

  • Ingurumen kudeaketa.
  • Hotzeko instalazioen proiektuen garapena.
  • Ekipo industrialaren mantentze-lanak eta muntaketa mekanikoa.
  • Txiribil-arroketa bidezko mekanizazioa.

Ikastaroak otsailaren 8an hasiko dira. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu 943-510200 telefono-zenbakira edo bidali mezua olibet@oarsoaldea.eus helbidera.

Langabezian dauden gazteak animatu nahi ditugu ikastaro hauetan parte hartzera, lana bilatzeko garaian baliagarri izango zaizkielakoan; kontuan izanik gazteen artean langabezia-tasa handia dela, eta jakinik prestakuntza, batzuetan nahikoa ez izan arren, ezinbesteko baldintza dela.

 

DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK

PDF (0,9 Mb)