Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/11/17
Ikastaroa Donibanen: sexualitatea eta zoru pelbikoa
Izena emateko epea azaroaren 23ra arte
Pasaiako Emakumeentzako Jabetze Eskolako ikastaroen baitan Sexualitatea eta zoru pelbikoa izeneko ikastaroa eskainiko da Donibaneko kulturgunean azaroaren 29an, abenduaren 13an eta 20an, eta urtarrilaren 11n, 17:30etik 19:30era. Azaroan Antxon eskaini da ikastaroa, eta izan duen arrakasta ikusita, orain Donibanen egongo da parte hartzeko aukera.
Saio hauen bidez, zoru pelbikoa zer den eta nola zaindu dezakegun ikasiko dugu, eta horrez gain, gorputza bere osotasunean ulertzen eta gorputzari entzuten ikasiko dugu. Gertatzen zaizkigun gauza guztiak ez dira gertaera isolatuak eta hala ulertu behar ditugu. Kontzientzia, antropologia, kultura, anatomia eta sexologia lagun izango ditugu bide honetan, baita barreak, plazera, goxotasuna eta samurtasuna ere. Saio hauek jabekuntzaz beteko gaituzte, eta gertatzen zaizkigun hainbat gauza ulertuko ditugu, azkenean.
Izena emateko epea azaroaren 23ra arte egongo da zabalik, eta honako bideen bitartez egin daiteke:
- Izen-emate fitxa bete eta HAZeko bulegoetan entregatu.
- Pasaiako udalaren online izapideen atarian (identifikazio digitala behar da)