Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/12/30

Ikastaro berriak Jabetze Eskolan negu eta udaberrirako

Izen-ematea urtarrilaren 15a arte

Urtarrilaren 2tik 15era bitarte zabalduko da Jabetze Eskolan ikastaro berrietan izena emateko epea, eta ohiko bideetatik egin ahal izango da.

Aurten ere, Pasaiako Udalak apustu irmoa egiten jarraitzen du Jabetze Eskolaren bitartez, Pasaiako emakumeen ahalduntzearen, autonomia garatzearen eta osasunaren alde. Gero eta emakume gehiagok hartzen dute parte, azken lauhilekoan 200 emakume inguruk. Hori horrela, irailean hasitako bideari bi ikastaro berri gehituko zaizkio urtarriletik apirilera bitarte, eta bati jarraipena emango zaio: Jan sano eta pozik bizi; emakume palistak; eta, azkenik, autoestimua eta konfiantza. Horrez gain, adin ezberdinetako emakumeentzat hiru autodefentsa feminista ikastaro ere antolatu dira.

Tailer horiez gain, emakume korrikalarien taldean izena emateko aukera ere zabalduko da.

Bestalde, urte osoko taldeak ere irekita daude: Jatorri askotariko emakumeen taldea, Indarkeriarik gabeko espazioa: autolaguntza taldea, eta Ongi zaintzen eta maitatzen ikasteko taldea.

Jabetze Eskolako eskaintza doakoa da eta izen-ematea derrigorrezkoa izango da. Urtarrilaren 2tik 15era eman beharko da izena, ohiko bideetatik.

Ikastaroen egutegia, ordutegia eta informazioa:

AUTOESTIMUA ETA KONFIANTZA

  • Autoestimuaren inguruan hausnartu, konpartitu eta ikasteko aukera eskainiko duen ikastaroa.
  • Urtarrilak 16 eta 23; otsailak 6,13 eta 17 eta martxoak 6.
  • Trintxerpeko Alkateordetzan. Astelehena.14:30-16:30.
  • Nerea Redondo Otamendi.

JAN OSASUNTSU ETA BIZI POZIK.

  • Gure gorputza zaintzeko eta sistema immunea osasuntsu mantentzeko, elikadura praktika osasuntsuak partekatuko dira, besteak beste.
  • Urtarrilaren 18tik martxoaren 29ra.
  • Antxoko Kultur Etxea. Asteazkena. 18:00-20:00.
  • Tatiana Arzelus Makazaga

EMAKUME PALISTAK

  • Emakumeak pala mundura erakarri nahi ditu ikastaro honek, eta horretarako, palaz jokatu edo jokatzen ikasi nahi duten emakumeek, espazio propio bat izango dute tailer honetan.
  • Urtarriletik ekainera.
  • Antxoko Ibaiondo pilotalekua. Ostirala. 18:00-19:00.
  • Pasaia Badia Aktiboa.

AUTODEFENTSA FEMINISTA

  • Indarkeria matxistek eragindako eraso naiz diskriminazio egoerak identifikatu eta horiei aurre egiteko estrategia indibidual eta kolektiboak landuko dira.

DONIBANE

  • Martxoak 11 (14-18 urte). 9:30-13:30. Donibaneko Kulturgunea.

TRINTXEPE

  • Martxoak 17-18 (60 urtetik gora). 16:30-19:30/ 10:00-13:00. Trintxerpeko Alkateordetza.

URTE OSOKO TALDEAK:

  • Jatorri askotariko emakumeen taldea, Indarkeriarik gabeko espazioa: autolaguntza taldea, eta Ongi zaintzen eta maitatzen ikasteko taldea.

SAREAK SORTZEN:

  • Jatorri askotariko emakume pasaitarren arteko elkarrizketak.

Otsailak 22, martxoak 29 eta maiatzak 31 (17:00-19:30)- Sorburu. Trintxerpeko Alkateordetza.

IZENA EMATEKO EPEA (urtarrilaren 2tik 15era):